Biomasa erretzen duen galdara instalatu da Olarizuko etxaldean
Gasteizen instalatu den biomasaren bidezko ekoizpen termikoko lehen zentrala ireki da Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren egoitza den Olarizuko etxaldean. Jatorri biologikoko erregaia (nekazaritzako hondarrak, basoetakoak edo egurraren industriakoak) erabiltzen duen galdara honek orain arte erabilitako gasolio galdara ordeztu du, eta etxea berokuntzaz eta ur beroaz hornituko du. Green Capital ekimenaren babesle ofiziala den Giroa enpresak 262.313 euro inbertitu ditu proiektuan.
Horrez gain, instalazioa ingurumen hezkuntzarako ere erabiliko da, hartarako hainbat elementu erantsi baitzaizkio: informazio panelak, ikus-entzunezko tresnak eta telekudeaketarako sistemak.