Biodibertsitatearen Munduko Egunean, Atariak espezieak identifikatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetarako, igandean Biodibertsitatearen Munduko Eguna ospatzen baita.
Batetik, dagoeneko ikusgai dago Atarian "Naturaren argazkilariak" erakusketa, lehiaketa ospetsu horretan saritutako argazkien hautaketa bat eskaintzen duena. Bestetik, larunbatean (hilak 21) Okaren haitzartera joateko bisita antolatu da, bertako lizarren loratzea ikusgarria baita.
Igandea n, berriz, herritarrek biodibertsitateari buruzko testa egin dezakete Salburuko hezeguneetan. "Testa" biologia-dibertsitatearen argazkiak egitean datza, argazki horien bitartez espezieak identifikatzeko. Biodiversidad Virtual plataformaren eskutik, parte hartzaileek Salburuan bizi diren espezieak identifikatzen lagun dezakete; nahikoa da argazki-kamera bat edukitzea eta 12 urte baino gehiago izatea.
Azkenik, herpetologiak erakartzen dituenek proposamen bat dute maiatzaren 28 eta 29 ko astebururako: anfibioen larbak identifikatzeko ikastaro bat.