eues

Albistea

Bioaniztasunaren testing-a' Vitoria-Gasteiz inguruan

"Testing" bat jarduera naturalista da eta gune bateko aniztasun biologikoa erakusten duten argazki kopuru gehien egitean datza. Honen helburua, argazkietan agertzen diren espezieak identifikatzea eta aberastasun naturalaren ezagutzarako datu gehiago edukitzea da. Zorroztasun zientifikoa eta lurraldearen balio naturalen zabalkundea batzen dituen jarduera herrikoia egitea da azken xedea. Naturara gerturatzeko modu ez oldarkorra da eta gainera aukera didaktiko asko eskaintzen ditu. Ateratako argazkiak Biodiversidad Virtual proiektuaren webgunera igo daitezke eta bertan adituek argazkietan agertzen diren landare edo animaliak identifikatzen dituzte.

Ekainaren 19, 20 eta 21ean CEAk eta Bioaniztasun Birtual proiektuak antolatutako "bioaniztasunaren testing" bat egin zen Vitoria-Gasteizen. 18 pertsonek hartu zuten parte, bakoitzak prestakuntza oso desberdinak zuelarik: eremu zientifikoetan jakitunak (botanikariak, entomologoak...) edo naturako gaietan guztiz ezjakinak zirenak. Ekainaren 19an jarduerari buruzko hitzaldiak eman ziren; 20an Badaiako mendilerroa bisitatu zen; eta 21aren goizean Salburua bisitatu zen eta aurreko egunean ateratako espezieen argazkiak proiektatu ziren azalpenen laguntzarekin.

Vitoria-Gasteizeko testing-ean ateratako 121 argazki igo dira jadanik Biodiversidad Virtual proiektuaren webgunera: 86 intsektu, 27 landare, 2 onddo, 2 hegazti, bi narrasti eta 2 eraketa geologiko. Zalantzarik gabe, oso modu egokia da naturaren inguruan jakingura eta interesa duten pertsonekin momentu onak partekatzeko, gure gertuko inguru naturala hobeto ezagutzeko oso baliagarria izateaz gain.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala