Albistea
Bioaniztasuna eta natur ondarea' argazki rallyan aurkeztu diren argaziei botoa emateko garaia da
CEAk argazki rally bat antolatu du gure ingurune hurbilean daukagun bioaniztasun ikaragarria ezagutzera emateko eta gure natur ondareari jendaurrean balioa emateko. Lehiaketa hau Bioaniztasunaren Mundu Egunaren kariaz sortu da.
Argazkiak onartzeko epea ekainaren 1ean amaitu zen. Ekainaren 2tik 8ra lehiaketara aurkeztu diren lanen lehen hautaketa egingo da jendeak webgunearen bidez beren botoa emanez. Ondoren, epaimahaiak lehiaketaren azken epaia emango du botazio herrikoian hautatu diren 20 lanen artean.
Epaimahaiaren erabakia ekainaren 12a baino lehen argitaratuko da Vitoria-Gasteiz udalaren webgunean.