eues

Albistea

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako prestakuntza bizikleta egoera onean eduki dezaten eta argiak eta giltzarrapoa erabil dezaten

Lantegiak ikastetxerako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko sortu den proiektuaren baitan programatu dira.

Lantegietan ikasleak sentsibilizatu nahi dira bizikletaz ibiltzen direnean argiekin joan daitezen eta bizikleta egoera onean izan dezaten, eta aparkatzen dutenean lapurreten aurkako gailu egokiak erabil ditzaten. Ikastaroak praktikoak dira eta bi fasetan daude zatiturik.

Lehen fasean bizikletaren mantenimendu egoera baloratzen irakasten zaie, eta beraiek dira, begiraleen azalpenen ondoren, bizikleta doitzen dutenak: eserlekua eta heldulekua egokitzen dituzte nork bere garaieraren arabera, pneumatikoen presioa eta egoera egokiak direla egiaztatzen dute, eta balaztak, abiadurak eta haien aldagailuak ere gainbegiratzen dituzte.

Bigarren fasean ikasleei irakasten zaie kaleko gainerako ibilgailuek begien bistan izan behar dituztela uneoro, eta aurresateko moduko jokabidea izan behar dutela. Bestalde, ikusgaitasun baldintzak txarrak direnean argiekin ibili behar dutela esaten zaie. Argi mota desberdinak erakusten zaizkie eta bizikletan nola kokatu azaltzen zaie. Azkenik, lapurreten aurkako hainbat elementu erakusten zaizkie eta bizikleta bat egoki lotzen irakasten zaie.

Bizikletaren konponketa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala