Bideoen Naviki lehiaketa
Europa osoan funtzionatzen duen bizikletentzako Naviki bideratzaleak bideo lehiaketa bat antolatu du automobil gidariak autoa utzi eta bizikleta erabiltzera pasa daitezen. Nahi duen orok har dezake parte eta Naviki proiektuak ematen dituen sariak irabazi. CEAk proiektu honetan parte hartzen du.
Lehiaketa irailaren 1ean hasi zen eta urriaren 15ean amaituko da. Irabazleak azaroaren hasieran iragarriko dira. Bideo irabazleak www.naviki.org webgunean iragarriko dira eta haien sortzaileek bizikletari lotutako sariak jasoko dituzte.
Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:
- Bideoak auto gidariak akuilatu behar ditu autoa utz dezaten eta bizikleta erabiltzen has daitezen.
- Ez da onartzen hitzezko audio edo testurik, bideoak Europa osoan ulergarriak izan daitezen nahi baita.
- Bideoen luzera maximoa 90 segundokoa da.
- Bideoak edozein kanal publikora igo daitezke (ondoren web helbidea video@naviki.org posta elektronikoko helbidera bidali) edo zuzenean Navikik Facebooken duen orrira igo daitezke (https://www.facebook.com/naviki.radroutenplaner).
Bideorik onenak hautatuko dituen epaimahaia Naviki proiektua garatzen ari den europar kontsorzioko adituez osatuta egongo da. Epaimahaikide horiek bizikleta bidezko mugikortasunean eta komunikazioan adituak dira.
Naviki Europa mailako bizikleta ibilbideak planifikatzeko tresna berria da. Hor mugek ez dute garrantzirik. Gainera, Navikik ibilbideak partekatzea ahalbidetzen du eta jendearen kontzientzia handitzen du bizikleta erabiltzeak dituen onuren inguruan.