eues

Albistea

Bide-segurtasunean eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren azterketan parte-hartzeko prozesua abian jarriko da apirilean 6an

> Apirilaren 6ko saioaren gai zerrenda

Gasteizko Udalak apirilaren 6tik aurrera Mugikortasun Iraunkorraren Foroaren Elkarguneko esparruan partaidetza-prozesua bideratuko du, batez ere bi gai hauetan aurrera egiteko: bide-segurtasunean eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren (MIEPP) azterketan. Partaidetza-organo horrek badauka egutegia, zazpi egunez osatua, orain hasi eta urtea amaitu arte garatzen joango dena. Lehen saioko gai-zerrendak hurrengo hilabeteetan garatzen joango den agenda honen aurkezpena bera sartuta izango du, baita Elkargunearen beraren eraketa eta bertako ordezkarien hautaketa ere. Europa jauregian egingo den jardunaldian aurreikusitako lehenengo lantegia ere egingo da.

Bide-segurtasunaren alorrean ekimen honen helburu nagusia gai horretan Gasteizko egoeraren diagnosia parte-hartzailea eta partekatua lantzea da. Hiri seguruagoa egiteko orientabide batzuk ere jarriko dira mahaiaren gainean. Diagnostiko parte-hartzailea eraikitzeko abiapuntuak honako hauek izango dira: Gasteizen (oinezkoen eta bizikleten) mugikortasun aktiboari lotutako istripuen azterketa eta Udaltzaingoaren oroitidazkiak, bide segurtasunari lotutako gaietan herritarren ulertzeko moduari buruz azken asteetan egindako lan teknikoaren emaitzak. Diagnosiak balio beharko du Herritarren Segurtasunaren Sailak, Udaltzaingoaren bitartez, aurten egitekoa den Bide Segurtasunerako plan bat lantzeko.

Maiatzaren azken astetik aurrera Elkargunek bost saio izango ditu Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren planaren (MIEPP) azterketa lantzeko. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatutako lantegi horietan oraingo egoera aztertuko da, hobekuntzarako eremuak eta etorkizuneko erronkak identifikatuko dira, esku hartzeko ildoak definitzeko saioak egingo dira, lehentasuna emango zaie ekitaldi esanguratsuei eta lankidetza aukerak aurkeztuko zaizkie prozesuan parte hartzen duten gizarte zibilaren kideei.

Datozen urteetan landu beharreko alorren artean daude: oinezkoen eta bizikleten arteko bizikidetza; oinezkoen eta bizikleten istripuak; semaforo bidezko seinaleztapena; garraio publikoren funtzionamendu zuzenak izan ditzakeen mehatxuak; oraingo zerbitzu mailen finantza-iraunkortasuna; garraio publikoaren eta bizikletaren arteko erabiltzaile-trukea; pilaketa egoera puntualak; eskola mugikortasunaren kritikotasuna; lanerako mugikortasunaren kritikotasuna; aparkatze politika; motozikleten egitekoaren zabalkundea; lanerako mugikortasunerako bizikleta eskaintza; bizikleta ibilbideen arautzea; hiri logistikaren kritikotasunak… besteak beste.

Hasierako emaitzak eta erabilitako adierazleak kontuan hartuz, adituek ondorioztatzen dute Udalak orain arte mugikortasunaren alorrean abian jarritako planen betetze maila handia dela, arlo batzuetan ahaleginak egiten jarraitu behar den arren. Esate baterako, arlo hauetan hobera egin da: motorrik gabeko mugikortasun moduen eta garraio publikoaren eskuragarritasuna, garraio sistema ezberdinen arteko bizikidetza eta segurtasuna, espazioen berrantolaketa, eta bizikletaren kultura sortzea, hezkuntza, sentsibilizazioa eta sustapena baliatuz. Hobetu beharrekoen atalean hauek aipatu daitezke: aparkatzeko azpiegitura berriak eraikitzea, bizikleta lapurretak, eta bizikleta sare seguru eta funtzionalaren alde lan egiten jarraitzea.

Jendea kalean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala