eues

Albistea

Bibliografi aipamena: 'La ciudad y los derechos humanos'

La ciudad y los derechos humanos.

Rosario del Caz, Pablo Gigosos, Manuel Saravia 2002. Talasa Ediciones S.L.

Garai hauetan, gure mundu globaleko desberdintasunak hirietan gero eta handiagoak direnean, liburu honen egileek dimentsio osoko hirigintza jasangarriaren alde egiten dute, hirigintza sozialaren alde alegia. Ildo honetan, hirigintzako pentsamendu eta ekintzen helburutzat gizarte eskubideen jomuga jartzen dute, eta honekin batera duintasun eta zoriontasun bermeak erdiestea.

Hiria zuzenbidearen sorrera eta zainketa iturri da. Hiriak zuzenbidea sortu eta agintzen du, baina anbiguotasunez jokatzen du hura betetzeari dagokionez. Liburuaren lehen atalean, hiri sortzearen praktikaren eta giza eskubideen artean dagoen erlazioa argien adierazten duten aldeak aztertzen dira. Honen ildotik, segurtasunaz, lanaz, pribatutasunaz eta jabegoaz eta hauek izate publikoarekin duten harremanaz, hiri barneko eta lurralde arteko mugikortasunaz, etxebizitzaz eta hiriko kulturaz hitz egiten da. Berriskuspen honek historia erabiltzen du egungo egoeraren diagnostikoa eta analisia egiteko, eta hiriaren eta zuzenbidearen arteko harreman honen balantzea egiten saiatzen da.

Liburuaren bigarren atalak funtsezko giza eskubideak bermatu ahal izango dituen hirigintza praktika bilatzeko bidean aurrera egin nahi du, eta horretarako, azkenik, egileen proposamena jasotzen du. Proposamen hau hiru eremutan artikulatzen da: zuzenbide berria, hots, asentatze eskubide unibertsala (oztoporik gabea, bazterketarik gabea, jatorriagatik berezketarik egingo ez duena), onartzea; zuzenbide hori beteko duen planeamendu teknikak (integrazioaren eta abegikortasunaren hirigintza, integrazioa ikuspuntu funtzional zein kulturalean osatuko duena) sustatzea; eta partehartzeko eraginkorrerako espazioak ugaritzea (hirigintzako ebazpenak bide benetan demokratikoak erabiliz kudeatzeko).

Alabaina, egileek argi dute: "Ez da proposamen itxia, haatik, zirriborro gisa hartu behar da; izan ere, hiri bakoitzeko aplikazio praktikoan, bere esperientziak elkar ezagutaraztean, topatuko du bere zehazpena. Ez da eredu berria proposatzen, baizik eta gure garaietarako moldaturik egongo den eta zentzuzkoa izango den praktika bat gidatuko duen jarrera berria, hiriak ulertzeko era murriztaile orotik urrun dagoena eta gizarte modernoaren aniztasun eta konplexutasunaz errukitzen ez dena".

Finean, orain gonbidapena jasotzea, liburua irakurtzea eta bertan adierazten diren planteamendu eta analisien inguruko gogoeta egitea dagokigu. Seguraski ideia batzuekin bat egingo dugu eta beste batzuk arbuiatuko ditugu. Horixe da, hain zuzen, egin behar dena, aniztasunak mundu jasangarriagora iristeko ezein prozesu elikatu behar du eta agian ekarpen eta proposamen berri eta interesgarriak sortuko dira. Eta hala ez balitz ere, ez kezkatu, aski litzateke gogoeta eta eztabaidarako kitzika sentitzea norbanako eta talde gisako hazkunderako. Liburuak horretarako aukera eskura uzten digu, orain hartaz baliatzea besterik ez zaigu geratzen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala