eues

Albistea

Bibliografi aipamena: 'Ciudades para un pequeño planeta'

Ciudades para un pequeño planeta. R. Rogers, 2001. Editorial Gustavo Gili, SA. Barcelona.

Liburu honetan, Richard Rogers arkitektoak eta bere lankideek hiriek jasangarritasunaren arloan jokatzen duten papera aztertzen dute; izan ere, hiriak jasangarritasunean negatiboki eragiten duten eragileak dira baina, aldi berean, hiritarrok kontzientzia globalagora eta, beraz, jasangarriagora eraman ditzakeen erreakzio baten katalizatzaileak izan daitezke.

Hasteko, Lurreko hiriek jarraitzen duten kudeaketa ereduak aztertzen dira, hainbat ereduk, estatubatuarra kasu, sortzen dituzten arazoak azpimarratuz. Aipatu ereduak hiriak kontsumismoaren tenplu bihurtzen dituzte, eta lurraldearen erabileren banaketak hiria zatitzen eta desitxuratzen dute, energia eta materiaren kontsumo masiboa sustatuz. Hala ere, zentzu zuzenean doazen beste eredu batzuk ere ikusten dira, hala nola Curitibakoa (liburu osoan zehar ageri dena) edo Bartzelonakoa.

Testu honetan hiria materia gizarte eta energia aldetik premiak dituen eta era egokian kudeatu behar diren hondakinak sortzen dituen ekosistema, izaki bizidun gisa ulertzeko joera bultzatu nahi da. Zentzu horretan, eta ikuspuntu arkitektonikoko ideia desberdinak sustatzen dira, hala nola hiria egituratuko duten espazio publikoak sortzea, eraikuntzan ingurumenaren aldeko irizpideak erabiltzea edo hasiera batean hiritarrok nekez onartuko ditugun ideiak irudi ditzaketen zenbait, esaterako aurrez eraikitako eraikinen erabilera eraikuntza lanetan izaten den energia kontsumoa murrizteko.

Bestalde, London hiria adibidetzat hartzen da hiri handi batean sor daitezkeen arazoak detektatzeko eta egungo hiriek jarraitzen duten "garapen eutsiaren" (eta ez garapen eutsigarriaren) filosofia aldatzeko. Hiriaren erdialdearen hiri garapenari eta etxebizitzetako poligono estentsiboen sorrerari, liburuaren egileek abandonaturiko espazioen berhiritartzea, auzoen sendotzea erabileren nahastearen bitartez eta espazio publikoen sareen sorreraren ideiak kontrajartzen dizkiete. Automobilaren erabilera masiboari eta gero eta zirkulazio gehiago baina garraio mota honen gero eta erabiltzaile gutxiago egoteari, garraio publikoaren plangintza hobea, oinezkoentzako gune gehiagoren sorrera eta baita Thames ibaia garraiabide gisa erabiltzea bezalako alternatibak eskaintzen dira. Haatik, hirien arazoa bere osotasunean tratatuko duen ekimen integratu baten ideia sustatzen da.

Azken kapituluak liburuan zehar aurkezturiko ideiak laburbiltzen ditu eta hiri jasangarriak nolakoa izan behar lukeen definitzen du.

Era samur eta entretenigarrian, terminologia teknikotik urrunduz, argitalpen honek gida eta oinarri gisa jokatu nahi du hiriak ulertzeko, egitate isolatuak ez direla, baizik eta zaintzen ikasi behar duen ingurune batean integraturik dagoela. Oso gomendagarria.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala