eues

Albistea

Bi ur-ipurtats ume jaio dira Salburuan espezie horretako populazioa indartzeko proiektu pilotuaren barruan

Bi ur-ipurtats ume jaio dira Salburuan

Ur-ipurtatsa, katamotz iberiarrarekin batera, Europan galtzeko arrisku handiena duen haragijalea da. Duela urte gutxi artean, espezie horrek populazio multzo garrantzitsua zuen Salburuko hezeguneeetan eta inguruetan. Larrugintzarako haztegietatik ihes egindako bisoi amerikarrek, ordea, ia desagerrarazi egin du bisoi europarra, kanpoko espezie hori oso erasokorra eta inbasiboa baita.

Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Inguruneetako Ministerioak, Bisoi Europarraren Elkarteak eta espeziea bizi den autonomia erkidegoek proiektu pilotu bat jarri dute martxan ur-ipurtatsa berriro sartzeko teknika bat probatzeko.

Proiektua 2008an abiarazi da: CEAk bi kaiolatzar eraiki zituen Salburuko hezeguneetan, eta hara udaberrian bi eme ernari eraman. Jaiotako umeak txikitatik ingurune berrira egokitzea da helburua, behin hazitakoan, udazkenean, familia osoa askatzeko asmoz. Lana ez da hor bukatuko: zenbait hilabetez aleei -irrati emisorez hornituak baitaude- jarraipena egingo zaie naturan nola egokitzen diren eta arazorik dagoen jakiteko, hurrengo ekimenetan arazo horiek zuzentzearren.

Udan kaiolatzarretan zeuden emeen ugalketa berrikusi zen eta umeen azterketa osoa egin zen. Emeetako batek -Krispiñak- ez zuen kumerik egin, baina besteak -Arandak- bi kume sortu zituen. Irailaren hasieran ale guztiak Salburuan askatu ziren, Pont de Suert-eko (Lleida) itxian hazteko zentrotik ekarritako beste eme bat eta bere kumearekin batera. Horrela, lehen pausoa eman zen gure faunaren harribitxi natural horren beharrak hobeto ezagutu eta aurrerantzean lagundu ahal izateko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala