eues

Albistea

Bi ur-ipurtats kume berri daude Salburuan

Alba Cañadas Ingurumeneko zinegotzia Salburura joan zen ekainaren hasieran, bertan jaio ziren ur-ipurtatsaren bi ar kumeak non dauden jakitea ahalbidetuko duen mikrotxipa jartzeko prozesua ikusteko.

Animalia horren populazioa biziberritzeko proiektuaren baitako jarduera izan da hori, Vitoria-Gasteizen ezarri baitzen duela hiru urte, nazio mailan lehenengoa, eta Udala, Arabako Foru Aldundia eta Bioaniztasuna Fundazioa dira laguntzaileak.

 Lan egiteko bi metodo baliatzen dira programa horretan:

  1. Pont de Suerteko (Lleida) itxian hazteko zentrotik ernari dauden emeak ekartzen dira eta Salburuko kaiola handietan mantentzen dira, kontrolatua dagoen ingurune naturalean hazteko. Hartara, umealdia arazorik gabe garatzen dela ziurtatzen da. Aurreko urteetan, metodo honi esker, bai ama bai kumeak ingurunera askatzea lortzen zen. Dena den, aurtengo egoera desberdina da, Lleidan jaiotako ur-ipurtatsen artean oldarkortasun arazoak antzeman baitira. Salburuan jaiotakoak zentro horretara bidaliko dira, hemengo kaiola handietan eta Pont de Suerteko txikiagoetan jaio diren animaliek portaera desberdina duten egiaztatu ahal izateko. Hori dela eta, abuztuaren hasieran bidaliko dira Kataluniara ur-ipurtats horiek.
  2. Salburuan, zuzenean, aurretik kaiola handietatik pasa gabe ernari dauden emeak aske uzten dira biziberritzeko teknika berri honen bidez. Maiatzean askatu ziren hiruretatik bat hil zen beste animalia baten erasoaren ondorioz eta beste biek oraindik ez dituzte kumeak izan, beraz, emaitza arrakastatsua den edo ez ikusteko itxaron beharko da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala