Albistea

Beste hegazti espezie batek etxetzat hartu du Salburua

Paita gorrizta

Martxoaren 14an hiru paita gorrizta (Tadorna ferruginea) atzeman zituzten Salburuko parkean, zehazki Arkautiko baltsan.

Espezie hori pasadan soilik ibiltzen da Iberiar Penintsulatik, nahiz eta iraganean aldizka eta noizbehinka Andaluzian ere negua igaro eta egin izan duen habia. Levante eta Kataluniako kostaldetan ere erregistro batzuk izan dira.

Salburuko urmaelen tipologiari esker aurkitu ahal izan da anatido hau bertan: urmaelaren ertzetan bazkatzen egotea gustuko dute, eta hain zuzen Arkautiko aintziran horrelako ertzak daude.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu