Beste espezie inbaditzaile bat antzeman da Salburuko parkean
Jatorria Amerikan duen landare flotatzailea da, nekazaritzan eta akuariofilian erabiltzen dena eta, horren ondorioz, munduko naturgune askotan barrena hedatu dena. Badirudi akuariofilia dela Vitoria-Gasteizen espezie honen populazioen jatorria. Iaz iratze hauen populazio trinkoa detektatu zen Zadorra ibaian.
Iratze flotatzaile hau arazoen iturri da gure ekosistema akuatikoetan, alde batetik argia hondoraino iristea oztopatzen duen estalki trinkoa osatzen duelako eta beste espezie batzuei lekua kentzen dielako, eta beste batetik, izaera oso nitrifikatzailea duenez, uraren eutrofizazioa eragiten duelako.
Kontuan izanik espezie honen inbasioa duela denbora gutxikoa dela, parkean duen presentzia mugatua dela eta ekosistema hau oso sentikorra dela eta produktu kimikoen erabilera ez dela gomendagarria, landarea eskuz kentzea erabaki da, hezegunean ugariago bihur dadin saihesteako.