Albistea
Bertako landareen sustatze eta zabalkunderako 2004-2005 urteko kanpainaren balantzea
Urtero Olarizuko baratzeetako baso mintegian egiten den bertako landareen sustatze eta zabalkunderako kanpaina joan den otsailaren 11n bukatu zen.
2004ko abenduaren 13a eta 2005eko otsailaren 11 artean landarea eskuratzeko 160 eskaera jaso ziren. Eskaera gehienak partikularrek egin zituzten, eta gainerakoak Ingurugiro Gaietarako Ikastegitik bertatik zein beste erakunde publiko batzuetatik jasotakoak. Banatu zen landare kopuru osoari dagokionez, azkenean 9.418 landare banatu ziren, hots, mintegian zeuden landare guztien %44a. Landare gehien, 5.739 ale, CEAn bertan banatu ziren, partikularrek 2.464 ale jaso zituzten eta beste erakunde batzuek 1.215 ale.