eues

Albistea

Bertako landareen sustapen eta zabalkunderako kanpaina 2002-2003: CEAren baso mintegiko bertako landareen katalogoa argitaratu da

Kanpaina 2002ko azaroaren 4tik 2003ko martxoaren 31 artekoa da eta bere ekimen nagusia Olarizuko Ingurumen Parkean kokaturik dagoen Baso Mintegiko landare espezieak dohainik eta nahi duen orori banatzea da. Haatik, ez da banaketa masiboa, baizik eta bertako landare espezieak ezagutaraztera zuzendutako eskaintza mugatua. Honen osagarri, landareak birlandaketa txikiak egiteko edo lorategiak apaintzeko erabili ahal izango dira eta landaketa eta laboratze ekologikoko teknikak irakatsiko dira.

Kanpainaren euskarri gisa, 2002-2003 denboraldiko bertako landareen baso katalogoa argitaratu da. Katalogoan, eskura dauden espezieez eta beren ezaugarri ekologiko, adin, etab.i buruzko informazioaz gain, landareak eskatzeko fitxa bat eskura daiteke. Eskaria jasotze data baino 15 egun lehenago egitea aholkatzen da. Eskariak Olarizuko Ingurumen Parkean ostegunetan jasoko dira.

Kanpainak aholkularitza bide bat irekitzen du jendeari ezagutzera emateko hautatu duen landarea nola moldatzen den landatuko den tokira eta zeintzuk diren landatze eta laboratze teknika egokienak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala