Albistea
Bertako landareak sustatzeko 2005-2006 ikasturteko kanpainan aurreko urtean baino %30 eskari gehiago egon dira
Urtero Olarizuko baratzeetako baso mintegian egiten den kanpaina hau otsailaren 10ean bukatu zen.
2005eko abenduaren 12tik 2006ko otsailaren 10era landareak eskuratzeko 207 eskari jaso ziren (iaz baino %30 gehiago). Eskaririk gehienak norbanakoek egin zituzten (%92), eta gainerakoak CEAtik bertatik egin ziren edo beste erakunde publiko batzuek egin zituzten.
Eman diren landare kopuruei dagokienez, azkenean 8.844 ale banatu ziren, hau da, mintegian dagoen guztiaren %36. Eskatzaile nagusia CEA izan da (4.565 ale), eta ondoren norbanakoak (3.532 ale) eta beste erakunde batzuk (697 ale).