Bertako landareak sustatu eta hedatzeko kanpaina
CEAk urtero egiten du kanpaina bat Olarizuko baratzeetako baso mintegian ekoizten diren bertako landareak banatzeko. Bertako landare hauek doan banatzen dira erakunde, elkarte eta banakakoen artean, eta horrez gain haien ezaugarriei, zaintza neurriei eta erabilerei buruzko aholkuak ematen dira. Kanpainaren helburuak dira Vitoria-Gasteizko udalerriko eta Araba osoko landareak ezagutaraztea, haien kontserbazioa sustatzea eta espezie exotikoen aurrean bertako landareen erabilera bultzatzea.
Landareen hautaketa errazteko "Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren baso mintegiko bertako landareen katalogoa" argitaratu da. Katalogo hau formatu digitalean kontsulta daiteke behean ageri den estekan eta paperean Olarizuko etxaldean.
Landareak Olarizuko baratzeetako mintegian banatuko dira urtarrilaren 11tik martxoaren 18ra, astelehen eta ostegunetan 16:00etatik 17:30era, eta astearte, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 12:30era. Derrigorrezkoa da hitzordua aurretiaz adostea CEAn (945 162696) abenduaren 1etik aurrera.