Bertako eta kanpoko apoarmatuak Vitoria-Gasteizen
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2008. urtean hasi zuen udalerrian bizi diren apoarmatuak, bai bertakoak zein kanpokoak, ezagutzeko ikerketa serie bat.
2012 eta 2013 urteetan, orduan Ingurumen eta Espazio Publikoko Sailetik, apoarmatuak aztertzen jarraitu zen Salburuko hezegunean, eta udalerriko beste hezegune batzuk ere ikertu ziren: Zadorra ibaiaren tarte bat eta Aramangeluko meandroa, Zadorran bertan.
Helburu nagusia bertako apoarmatua den Mauremys leprosa (apoarmatu korrontezalea) espeziearen parametro demografikoak kalkulatzea izan zen, bai eta apoarmatu exotikoak ahalik eta gehien kentzea ere. Aldi berean, azterketen maiztasunaren eraginkortasuna ebaluatu zen, eta artelazkizko xaflak ipini ziren apoarmatuek eguzkia hartu ahal zezaten eta horrela haiek hobetu ikusi ahal izateko eta harrapatzeko, eta bertako eta kanpoko espezieen artean egon daitezkeen lehiakortasun fenomenoak ikusi ahal izateko.