Albistea
Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea, TVEko La 2 katean
Pasa den urrian TVEko La 2 telebista kateak ekoizten duen "Víve la Vía" saioaren bigarren denboraldia hasi zen, lehen denboraldiak ikusleen aldetik harrera beroa jaso ondoren.
Saio honetan oinezkoen eta txirrindularien bide gisa zaharberritu diren trenbide zahar nagusiak bisitatzen eta erakusten dira. Saioaren kapitulu bat Bergara-Lizarra trenbideari buruzkoa izango da, hain zuzen Murieta (Nafarroa) eta Vitoria-Gasteiz (Araba) artean dauden 48 kilometroei buruzkoa. Kapitulu hau abenduaren 4an emango da, 22:45ean.
Lan honek Arabako Foru Aldundiaren, Lizarrerriko Partzuergoaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntza izan du.