Bederatzi gazte Km0-ko sukaldaritzan murgildu ziren Urarteko baratzeetan
Irailaren 30ean, Gauekoak programa (Gasteizko Udalaren gazteentzako aisialdi programa) Abetxukuko Urarteko Baratzeetara joan zen, naturan sukaldatzera. Piperbeltz proiektuaren sortzailearen eskutik.
Piperbeltz natura eta sukaldaritza batzen dituen ikus-entzunezko proiektua da, eta km0 produktuen eta tokiko hornitzaile gazteen aldeko apustua egiten du.
16 eta 30 urte bitarteko 9 gaztek hartu zuten parte errezeten prestaketan. Kuskusez betetako txanpiñoiak eta zerba biribiltxoak prestatu zituzten, Urarteko baratzeetatik zuzenean hartutako osagai batzuekin.
Esperientzia zoragarria eta leku paregabea.