Basoetako paisaiari buruzko jardunaldiak Atarian
Maiatzaren 19 eta 20an "Planificación ecológica y restauración del paisaje" izeneko jardunaldiak egingo dira Atarian, CEAren, Espainiako Baso Zientzien Elkartearen (SECF) eta HAZI elkartearen eskutik. Maiatzaren 19an, osteguna, hitzaldiak izango dira, eta 20an landa bisitak egingo dira.
Bilkuran baso zientziek paisaiaren babesean, ordenazioan eta kudeaketan duten garrantzia azpimarratu nahi da, are gehiago paisaia egungo gizarteak gero eta gehiago eskatzen duen baliabide bat denean.
19an hiru saio egingo dira:
- I. blokea. Paisaiaren plangintza oinarri ekologikoarekin. Lurralde plangintzan natur balioen kontserbazioak duen garrantziaz hitz egingo da. Scottish Wildlife Trust elkartearen arduradun Jonathan Hugesek eta Arabako Foru Aldundiko Elena Gómez Chicok hartuko dute parte.
- II. blokea. Paisaia leheneratzeko proiektuak. Laminoriako harrobian aplikazu den leheneratze proiektua eta beste batzuk aztertuko dira.
- III blokea. Integrazio paisajistikoko praktika onak. Proiektuak eta jarduerak paisaian hobeto integratzeko irizpideak eztabaidatuko dira.
Azkenik, 20an Olarizuko lorategi botanikoa bisitatuko da, bai eta Añana Gatzagetako Paisaia Bakana ere.
Parte hartzeko interesa duen edonork deialdiaren oinarriak kontsulta ditzake SECFren webgunean.