Albistea
Basoen Mundu Egunaren eta 'Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin' kanpainaren XV. urtearen balantzea
Lilipen mundua ezagutzeko ibilbide baten eta bi hitzaldiren ondoren, Basoen Mundu Eguna martxoaren 20an burutu zen, Armentiako basoan "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren barruko landaketa egitearekin bat.
Aurreko Gabonetan banatutako erkametzak landatuta amaitu da kanpainaren XV. Edizioa. Aisialdiko jardunaldi honetan 500 pertsona inguruk goiz atsegina igaro zuten. Kanpaina abenduan hasi zen, 2.000 landare banatu zirenean. Armentiako landaketan parte hartu duten lagunez gain, 16 ikastetxetako 800 ikasle inguruk hartu dute parte.