Albistea
Basoen Mundu Eguna
Martxoaren 21ean Basoen Mundu Eguna ospatuko da. Nazio Batuek 2011. urtea Basoen Nazioarteko Egun izendatu dute, "Basoak, pertsonentzat" goiburupean. Nazioarteko oihartzuna duen proposamena da, baso-ekosistemek eskaintzen dizkiguten onuren inguruan gizartea sentsibilizatzea eta herritarren kontzientzia handitzea helburu duena.
Vitoria-Gasteizek egun horretarako prestaturiko egitarauak hainbat jarduera izango ditu barne: "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" 15. kanpainaren landaketa, bi hitzaldi eta ibilbide botaniko bat.