eues

Albistea

Baso igel jauzkaria kontserbatzeko tokiko plan berria

Baso igel jauzkaria

Baso igel jauzkaria gure anfibio mehatxatuenetako bat da, eta maila autonomikoan “kaltebera” gisa katalogatuta dago. Gure udalerrian espezie horren populazioen jarraipena eta maneiua hamar urtez baino gehiagoz egin ondoren, espezie hori kontserbatzeko tokiko plan bat idatzi du Gasteizko Udalak.

Dokumentuaren lehen zatian, banaketari, populazio-tamainari, bilakaera demografikoari eta anfibio horretan eragiten duten mehatxuei buruzko ezagutza laburbiltzen da. Ondoren, Gasteizko udalerrian etorkizunean bizirik iraungo duela ziurtatzeko jarduera-plan bat egin da, eta lehen bosturtekoan jorratu beharko liratekeen ekimenak proposatu dira.

> Dokumentuaren deskarga (es)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala