Baratzezaintzako ekologikoko ikastaroetan izena emateko epea ireki da
Eraztun Berdeko udal baratzeetako baratzezaintza ekologikoko ikastaroa egitea nahitaezkoa da lursail baten edo landatze mahai baten erabilerarako baimena lortzeko. Ikastaroak prestakuntza praktikoa ematen du batez ere, eta bere xedea da udal baratzeetan laborantza ekologikoa erraztea.
Ikastaroa maiatza eta uztaila bitartean emango da Abetxuko baratzeetan, eta 20 orduko iraupena izango du, astean egun batean. Gutxienez orduen % 90 bete behar da, udal baratzeetako lursail edo landatze mahai baten erabilerarako baimena eskatzeko, Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantza araututakoaren ildotik. Erabilera baimenak 4 urte iraungo du gehienez ere.
Izena emateko epea apirilaren 8ra arte egongo da irekita. Izen-ematea udal webgunean edo herritarrei laguntzeko udal bulegoetan egin daiteke.