Albistea

Baratzezaintza ekologikoko ikastaroak udal baratzeetan

Eraztun Berdeko udal baratzeetako baratzezaintza ekologikoko ikastaroetan prestakuntza praktikoa eskuratzen da, ondoren ikasleek baratze ekologikoak landu ditzaten bai aisialdirako, familiarekin egoteko zein autokontsumorako.

Ikastaroak maiatza eta uztaila bitartean izango dira, eta haietan parte hartzen duten lagunek, ikastaroaren % 90 gutxienez betetzen badute, udal baratzeetan lursail bat landtzeko baimena lortzeko deialdi publikoan parte hartu ahal izango dute. Deialdi hori Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantzan adierazitakoaren arabera egingo da.

Izena emateko epea martxoaren 20an bukatuko da.

Ikastaroetako zozketan izena emateko tokia

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu