eues

Albistea

Baratzeak Zadorran, baratzezaintza ekologikoa erakutsteko eta sustatzeko beste toki bat

Zadorra ibaia leheneratzeko Planak aurreikusi duenez, hurrengo urteeran desagertu egingo dira ibaiaren ertzetan kokaturik zeuden baratzezaintza gune garrantzitsuak. Ondorioz, nahiz eta lur hauek okupazio eta jabetza aldetik izaera guztiz irregularra zuten, alternatiba baten premia sortu du. Hortaz, lurren okupazioari eta erabilitako labore teknikei dagokienez legezko marko bat jarraituz, Zadorra ibaiaren Planak baratzeetarako lursail bat bereiztu du Abetxukoko meandroaren kanpoaldean, ibaiaren eskubiko ertzean.

Olarizuko Baratzeetan eduki den esperientzia ona ikusirik, Zadorran ere antzeko eskema bat planteatu nahi da. Hala ere, aldaketa batzuk egingo dira jarduera hau lur berri hauetara hobeto molda dadin. Erabiltzaileak ere desberdinak izan daitezen espero da, batez ere gazte jendea eta familiak, izan ere talde hauek gero eta garrantzi gehiago ematen baitiote kanpoko aisialdia, ingurumenarekiko begirunea edo elikadura osasuntsua bezalako kontuei.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala