eues

Albistea

BAKEAZeko ikastaroak: 'Herritarren parte-hartzea Tokiko 21 Agendako prozesuetan' eta 'Uraren kudeaketa jasangarria: ingurumen kalitateko kontzeptu berria'

BAKEAZek antolatu ditu bi ikastaro horiek, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak diruz lagundu. Gaur egun garrantzi handikoak diren bi gairi buruzkoak dira. Argibideetarako, jarri harremanetan Manuel Fernándezekin, 944 790 070 telefonoan edo proyectos@bakeaz.org postan.

- Herritarren parte-hartzea Tokiko 21 Agendan

Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da ingurumenari begira egindako plangintza estrategikoko prozesuotan, hainbat arrazoirengatik. Gure garapen ereduak ingurumena zaindu dezan lortzeko egin beharreko aldaketak oso handiak dira; eta aldaketa horiek aurrera eramatea ezinezkoa da gure gizarteko agente guztien parte-hartze aktiboa gabe. Herritarren parte-hartzearen bidez, prozesuaren garrantziaz ohartzea ahalbidetzen da, eta beharrezko aldaketetan inplikazio handiagoa izatea lortzen. Beste alde batetik, iraungarritasunerako nahitaezkoak dira epe luzerako estrategiak, gaur egungo ingurumen arazoak handiak direlako. Agente anitzeko parte-hartze eta hitzartze prozesuei esker, epe luzerako estrategiak zehatz daitezke, legegintzaldien eta aldaketa politikoen menpe ibili gabe. Azkenik, aipa dezagun ingurumen iraungarritasunari hain lotuta ez dagoen alderdi bat, baina garrantzi txikiagokoa ere ez dena: herritarrek parte hartzeko prozesuek erabaki publikoak hartzeko prozesuari legitimitate handiagoa ematen diote.

- Uraren kudeaketa jasangarria: ingurumen kalitatearen kontzeptu berria

Une hauetan, ikusmolde berri bat garatzen ari da. Ura, jadanik, ez da baliabide soil gisa ikusten, baizik eta ondare gisa ere balioesten da. Ondare kontzeptuak berekin dakartza ideia hauek: transmisioa (baliabide kontzeptuak, berriz, ustiaketa hutsaren ideia dakar), oraingo eta geroko ekintzen arteko elkarren mendekotasuna, izadiaren eta gizartearen elkarrekintza guztien harreman sistemikoa. Horiek horrela, hiriko ur hornidura kudeatzeak badu erronka bat, hau da, eragimeneko eta sistemaren kudeaketa integratuko ereduak gauzatzea, duen lurralde eragina egonkortzeko edo are murrizteko helmuga izanik. Zerbitzua bermatuz eta zerbitzuaren kalitatea zainduz egin behar da hori, arrazoizko zuzkidurak eta kalitate egokiak bideratuta, ingurumen hidraulikoaren gaineko gaur egungo eraginak handitu gabe, eta, ahal den tokietan, egoera naturalera lehengoratzeari uko egin gabe.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala