eues

Albistea

Azpiegitura Berdeari eta Paisaiari buruzko Nazioarteko Lantegia

Bi astez, maiatzaren 16tik 26ra, Azpiegitura Berdeari eta Paisaiari buruzko Nazioarteko Lantegia egin zen Gasteizen. Jarduera hori CEAk eta New Yorkeko Estatuko Unibertsitateko College of Environmental Science & Forestry fakultateak duten lankidetzaren testuinguruan gauzatu zen. Lankidetzaren xedea da ikerketa eta prestakuntza jarduerak egitea elkarlanean.

Lantegiko irakasleak Emmanuel Carter eta Stewart Diemont izan ziren, aipatutako fakultateko Paisaiaren Arkitekturako Masterreko irakasleak hain zuzen. Estatu Batuetako 10 ikasle etorri ziren lantegian parte hartzera, eta CEAren GREENLAB ikerketa taldeko 7 bekadunek ere hartu zuten parte.

Talde osoak, CEAko eta Udaleko teknikariekin batera, Zabalganeko azpiegitura berdearen esparrua landu zuten. Auzoko azpiegitura berdeak eman ditzakeen zerbitzu ekosistemikoak optimizatzeko eta hornitzeko aukerak aztertu zuen taldeak.

Aurrekoaz gain, egonaldian zehar ikasleek aukera izan zuten, udal teknikarien eskutik, naturak eskaintzen dituen konponbideetan oinarrituta Udala eta CEA sustatzen ari diren estrategia eta proiektuak ezagutzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala