eues

Albistea

Auzolana Lakuako fruta-arbolen baratzean

Lakuakoloreko baratzezainak

Lakuakolore auzokide-ekimenak, zeinak ondoko partzelako baratze ekologikoa kudeatzen baitu, joan den larunbatean fruitu-arbolen eta -zuhaixken landatze kolektiboa antolatu zuen Andia Mendiaren kalean. Gasteizko Udalak, Espazio Publikoaren Sailaren bidez, zuloak eginez eta landareak emanez hartu zuen parte.

Guztira, zenbait espezietako 21 fruitu-arbola landatu ziren (intxaurrondoak, sagarrondoak, gereziondoak, madariondoak, irasagarrondoak, aranondoak eta pikondoak), hondatuta zeuden orpoak ordezteko. Eta heskai falta konpontzeko, 85 andere-mahats jarri zituzten; haiek, hiri-baratzean bertan zaindu dira iaztik, jarduera atzeratu baitzen osasun-egoeraren ondorioz.

Lakuako hogei bat bizilagunek (baratzezainak zein interesa zuten beste herritar batzuk) parte hartu zuten landaketan, auzoan auzokide-bizitza dinamizatzeko, ingurunearen biodibertsitatea handitzeko eta hiri-azpiegitura berdea ezartzen aktiboki laguntzeko helburuarekin. Naturalizatutako hainbat espazio dira, eta funtsezko zeregina betetzen dute hiriaren bizigarritasunean eta herritarren osasunean eta ongizatean. Izan ere, airearen kalitatea hobetu; tenperatura erregulatu, eta zarataren eta estresaren mailak jaisten dituzte, eta, aldi berean, espazioak eskaintzen dituzte aisialdirako eta jarduera fisikoetarako zein atsedenerako eta ikusmiraz gozatzeko.

Ekoburuz ekologia eta kultura elkartearen proiektua da Lakuakolore, eta barazkiak landatzeko Lakuako partzela kudeatzen du, Gasteizko hiri-baratze ekologikoen udal-sarearen barruan. Hirian barna dauden beste hiru espaziok osatzen dute sarea: Zabalganeko baratzea, Salburuko baso jangarria eta Abetxukuko Urarteko aisialdi-baratzeak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala