eues

Albistea

Autoan elkarrekin', aurreztu dirua eta zaindu ingurumena

Iraunkortasunaren erronkak egungo mugikortasun eredua berriro planteatzea inplikatzen du, honek eragiten dituen arazoak (auto pilaketak, istripuak, poluzioa eta espazio publikoaren okupazioa) konponduko badira. Arazoa konpontzeko eskura dugun aukeretako bat autoa partekatzea da.

Gure mugikortasun premiei irtenbidea emateko, garraiobide moduen banaketa orekatuagoa bilatu behar dugu. Egun joan-etorri gehienak oinez egiten diren arren, garraiorako eraiki diren azpiegituren %70 automobilak erabili ditzan sortu dira. Azken hamarkadetan, hiriak automobilarentzako eskalan diseinatu dira; orain ahalegin itzela egin behar dugu espazio publikoa berreskuratzeko, kaleak berriro topaleku eta harremanetarako gune bihur daitezen. Derrigorrezkoa bihurtzen ari da hurbileko mugikortasun eskaria modu eraginkorragoetara (garraio publikoa eta bizikleta) zuzendu dadin.

Eskura dugun aukeretako bat gure autoa beste herritar batzuekin partekatzea da aldizka egiten ditugun joan-etorrietarako. Aukera hau sustatzeko, Vitoria-Gasteizko Udalak 'Autoan elkarrekin' zerbitzua eskaintzen hasi da, ibilbideren bat egiteko autoa partekatu nahi duten lagunen arteko harremana erraztu asmoz.

EAEko iazko datuak erakusten dutenez, sistema honi esker 157.000 € baino gehiago aurreztu dira eta 163.748 litro erregai gutxiago kontsumitu dira. Beraz, 180 tona CO2 gutxiago igorri dira. Horrez gain, kontuan hartu behar da beste zenbait alorretan ere gauzak hobetu direla, hala nola bideen okupazioan, segurtasunean eta osasunean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala