eues

Albistea

Aurtengo udan Eraztun Berdea era ludikoan ezagutzeko gonbit egin du CEAk, familientzako jarduerak, lantegiak eta txangoak antolatu baititu, 30 orotara

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak programazio betea antolatu du udako hilabeteetarako: besteak beste, Eraztun Berdeko landaretza eta fauna familiartean berraurkitzeko jarduerak, lantegiak eta ibilbide tematikoak proposatzen ditu uztailetik irailera arte.

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik eta Atariko arduradun Gorka Belamendiak aurkeztu dute gaur goizean IGIren udako agenda: “jardueren arabera, Atarira, Olarizuko etxaldera edo udal baratze eta lorategietara joateko gonbit egiten digu, adituen eskutik erleen mundua ezagutu dezagun, martxa nordikoa praktikatu, gauez saguzarrak ezagutu, eta hegaztiei edo izarrei behatzen ikasi, hogeita hamar proposamenen artean. Gure ingurunea ezagutuz gero hobeto zaindu dezakegu. Hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara Eraztun Berde zoragarria dugu, ezagutzeko moduko bizitzaz betea, eta gainera, IGIren eta zenbait talde eta elkarteren ekimenari esker, aisialdirako gune miresgarria”, nabarmendu du Ana Oregik.

Gaur hasiko da izena emateko epean, udal webgunean, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte etxeetan.

Atarian hiru erakusketa ikusi ahalko dira udan: “Beste (foto)begirada batzuk”, Icono Difusión Cultural-ek antolatua; “Mundu hegoduna”, Santiago Esparza eta Maria José Barasoainek komisariatua, eta “Barrutik”, Javier de Reparazena.

Salburuko interpretazio zentroan, halaber,Juan Carlos Pérez Hierro hitzaldia emango du, landareen eta intsektu polinizatzaileen urteko zikloari buruz.

Dagoeneko sendotuta dauden lantegiak eskainiko dira berriro, esaterako, naturalistaren lantegia, 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, edo proposamen berriak, hala nola erleen mundua eta sendabelarrak ezagutzea, fruta-kaxetan lantegiak sortzea, martxa nordikoa Olarizun, edo plan sortzaileagoak, Anna Atkins-en urratsei jarraituz foto-herbarioa egitea, kasu.

Horretaz gain, IGIk zazpi natur ibilbide antolatu ditu jende ororentzat eta zortzi jarduera familiarekin naturaz gozatzeko.

> Jardueren agenda PDF formatuan

> CEAren agenda web bidez

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala