Albistea
Aurrerapenak hiri mugikortasunaren alorrean: 'Hiria nire autoa gabe' europar jardunaldiaren balorazioa eta mugikortasun alorreko ekimen berriak
Irailaren 22ko jardunaldian 20 kale itxi ziren ibilgailu pribatuentzako eta zirkulazioa %18 jaitsi zen. Programatutako jardueretan 7.980 lagunek parte hartu zuten. Nabarmentzekoa da merkatariek kanpainari egin zioten harrera ona ere (1.218 dendak bat egin zuten kanpainarekin) eta mugikortasun jasangarriaren aldeko 2.400 lagunen sinadurak jaso ziren. Hiriaren erdigunea alde batetik bestera igaro zuen bizikleta martxak 250 partehartzaile izan zituen.
Mugikortasun jasangarriaren aldeko neurri iraunkorrei dagokienez, Vitoria-Gasteizko Udalak bi lerro ireki ditu datorren urtean garatzeko:
- kaleak oinezkoentzat prestatu: Arba Jenerala kalea osorik oinezkoentzat jarri eta Foru eta Independentzia kaleak oinezkoentzat jartzeko ikerketa egin
- bizikleta hiriko garraiabide gisa sustatzeko, hainbat kaletan bizikleten lehentasunezko erabilerarako ibilbideen seinaleztapena.