eues

Albistea

Aurrera darraite Eraztun Berdea egokitzeko herrilanek

Olarizuko Ingurumen Parkeko sarbideen hobekuntza.

Irail eta urriko hilabeteetan egin diren lan hauek Parkeko sarbide eta zirkulaziorako baldintzak hobetzera zuzendurik egon dira. Alde batetik, ibilgailuentzako aparkaleku bat egokitu da eraiki berri den sarrera baten alboan, autobusez datozen ikasleak Parkera errazago sar daitezen eta, beste aldetik, bideen zorua hobetu da gurpildun aulkiak erosoago ibil daitezen.

Eraztun Berdeko parkeetako Informazio Panelen berritzea.

Parkeetako sarrera guneetan zeuden panelen ordez, eguneratuak dauden beste batzuk jarri dira. Hauetan azken 4 urteetan egokitu diren ibilbide eta ekipamendu berriak bildu dira.

Panel berriek ikuspegi panoramiko bikainak jasotzen dituzte eta hainbat elementuri buruzko informazioa dute:

  • parke bakoitzean egokitu diren oinezko, txirrindulari eta zaldientzako ibilbideak
  • ekipamenduak: behatokiak, picnic guneak, aparkalekuak, informazio puntuak, etab.
  • parke bakoitzeko toki interesgarriak: urmaielak, ibai eta errekak, ikuspegi panoramikoak dituzten lekuak, "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainako urte desberdinetako guneak eta erabilera handieneko toponimoak
  • argazkian ikus daitekeen inguruko eskualdeko elementu nabarmenenak: herriak, industrialdeak, mendi eta mendateak, komunikazio bideak, etab.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala