eues

Albistea

Aurrera darrai Salburuko oreinen marrualdiak

Orain emea

Emeen araldi sasoian ar helduek soinu bereziak igortzen dituzte eztarriarekin. Horixe da marrualdia. Marru hauen bidez emeen arreta piztu nahi izaten dute eta gainerako orein arren aurrean sendotasuna eta nagusitasuna erakutsi nahi dute. Ar handiek elkarren aurka borrokan egiten dute modu erritualean. Borroka hauetako irabazleek, alerik indartsuenek, eme kopururik handiena estaliko dutenak izango dira.

Belarra mozteko eta sastrakak kentzeko lanak saihesteko ekarri zituzten belarjaleok Salburuko parkera. Izan ere, era naturalean bertan bizi ziren belarjale handiak gizakiak desagerrarazi zituen duela mende batzuk, eta belarra moztea eta zelaiak garbitzea ezinbesteko lana da hezegune horretan. Oreinei esker, Salburuko baltsetan landareek ez dute ur-geruza osoa hartzen, eta ondorioz, hainbat habitat daude eta hezegunea aberatsagoa eta anitzagoa da.

Bestalde, hesia eraiki da orein-taldea barruan gordetzeko. 65 hektarea inguruko lursaila hartzen du gune horrek, eta horrenbestez, parkearen barruan erabilera publikoko erreserba librea sortu da, hainbat espezie finkatzea ahalbidetu duena. Horrela, oreinez gain, gizakietatik urruti hobeto bizi diren espezieak daude bertan, hala nola, hainbat harrapari, lertxun koloniak, bisoi europarra, etab.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala