eues

Albistea

Aurrera darrai ikasleak bizikleta bidezko zirkulazio seguruan trebatzeko ikastaroen programak

Aurrekoetan jadanik kontatu den bezala, Bikeability estandar britainiarrean inspiratu den kanpaina honen xedeak bizikleta hiri mugikortasunerako alternatiba gisa sustatzea, Gasteizko haurrek eguneroko joan-etorrietan duten autonomia hobetzea eta biztanle talde horretan mugikortasun aktiboa eta soinketa erraztea dira.

Pasa zen ikasturtearen amaieran, maiatzaren 15etik ekainaren 14ra, 4 ikastetxetako 273 neska-mutilek ikastaro hauetan hartu zuten parte. Aurtengo lehen hiruhileko honetan aurrera darrai hiriko ikastetxeetako ikasleen prestakuntzak.

Zirkulazio seguruaren ikastaroetan 7 eta 10 ordu arteko prestakuntza ematen zaie 8 ikasleko taldeei. Horrela, ikasgela bakoitzean hiru talde osatzen dira, bakoitza instruktore batekin. Hiru prestakuntza saiotan ikasleek hainbat ariketa egiten dituzte bizikletaren kontrola eramaten ikasteko eta hura mantenimendu egoera onean dagoela ziurtatzeko; trebezien zirkuitu bat egiten dute, instruktoreek ikus dezaten ea ikasleak aski trebeak diren kaleko zirkulazioarekin batera ibiltzeko; eta azkenik kalera irteten dira, zirkulazio lasaituko gune batean, eta maniobra ezberdinak egiten dituzte, hala nola kalean sartzea, kaletik irtetea, geldi dagoen auto bat aurreratzea, ezkerrera eta eskuinea biratzea, etab.

Ekimen hau berritzailea da gurean, bizikletaren eta mugikortasun aktiboaren sustapenerako gizarte tresnak (komunikazioa, hezkuntza, kontzientziazio publikoa) erabiltzen baititu. Orain arte sustapen hori azpiegituren sorreraren bidez bideratu da, batez ere bidegorrien eraikuntzaren bidez. Era berean, berritzailea da mugikortasun politikak beste batzuekin, esaterako osasunarekin eta jarduera fisikoarekin, integratzen dituelako.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala