Aurrera darrai bertako landareak sustatu eta zabaltzeko 2012-2013 kanpainak
Aurrera darrai CEAk Olarizuko baratzeetako bertako landareen baso mintegitik datozen landareak banatzeko urtero egiten duen kanpaina. Landareak doan banatzen dira haiek jaso nahi dituzten erakunde, elkarte eta banakoen artean, eta horrez gain, aholkuak ematen dira landareen ezaugarri, zainketa eta erabilgarritasunaren inguruan. Kanpainaren helburuak Vitoria-Gasteizko eta Arabako bertako landareak ezagutzera ematea, haien kontserbazioa sustatzea eta kanpoko espezieen aurrean bertakoen erabilera bultzatzea da.
Landareak Olarizuko baratzeetako mintegian ematen ari gara, otasilaren 28a arte, astelehenetik ostiralera. Derrigorrezkoa da aurretiaz hitzordua eskatzea 945162696 telefonoan.
Eskaintzen ari garen landareen katalogo bat prestatu dugu, zein landare eraman hobeto aukeratu ahal izateko.