eues

Albistea

Aurkeztu zure argazkiak 'MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA' lehiaketara

Aurten laugarrenez egingo da lehiaketa hau, eta bere asmoa ingurumen gaiak beste ikuspuntu batetik aztertzeko aukera ematea da. Oraingo honetan gaia "Hiri paisaiak" izango dira. 

Hiri iraunkor batek hiri irekia, anitza eta funtzio askotakoa izan behar du eta zerbitzu eta jardueren eskaintza bermatu behar du: hiri konpaktua, hurbila, etenik gabeko bilbea duena, gizarte aldetik kohesionatua eta kalitatezko espazio publikoa duena, kalea ingurune bizidun, abegitsu eta elkarbizitzarako prestatua izan dadin.

Argazkia bide egokia izan daiteke hiri paisaia hauek hobeto ezagutzeko eta jendearen eta hiriaren arteko harremanaren balioa agerian jartzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala