Atxa-Landaverde parkearen egokitze ekologiko eta paisajistikorako lanak
Lanak 2004ko udazkenean hasi ziren Zadorra ibaiaren ezkerraldean, Ibaiondo auzo berriaren parean, dagoen parke honetan. Etorkizunean Zadorrako ibai parkearen zati bat izango den parke honen izenaren jatorria, inguruetan dagoen muino bateko toponimo bat da, Atxa herri hustuarena alegia. Azken hau ere ekimenaren baitan sartzea aurreikusi da.
Proiektu honen helburua ekimen gune osoaren ingurumena leheneratzea da. Egun, lurralde hau labore lurrez, kontrolik gabeko zabortegiez eta ibaiertzean bertan kokaturik dauden legezkanpoko 84 baratzeez estalirik dago. Proiektuak toki honetako baldintza ekologiko-paisajistikoak hobetu nahi ditu, erabilera publikorako pentsaturiko hiringuruko parke berri bar sortuz. Oraingoz, baratzeak desegin, kontrolik gabeko hondakin meta handiak kendu eta sakabanaturik zeuden zaborrak bildu dira eta hondakin guzti hauek, 750 Tm guztira, Gardelegiko zabortegira eraman dira. Ondoren, Zabalganeko urbanizaziotik ekarritako 16.000 m3 landare lur zabaldu eta profilatu dira.
Lanek 2005ean zehar jarraituko dute: bideen sare bat sortukoda, landare espezieak erein eta landatuko dira eta Atxa herri hustuaren aztarnategi arkeologikoa egokituko da.