Albistea

Atariko Gabonetako Postalen III. Lehiaketaren emaitza argitaratu da

Ataria interpretazio zentroaren bitartez Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatu duen Gabonetako Postalen III. Lehiaketaren epaia jakinarazi du Gasteizko Udalak. Lehiaketaren helburua da batetik, arte sorkuntza sustatzea, tresna egokia izan baitaiteke natur inguruneak, eta zehazkiago, Salburuko hezeguneak gordetzen dituen balioak nabarmendu eta zabaltzeko, eta bestetik, herritarren partaidetza sustatzea, kultura zein gizarte aniztasunerako eta aberastasunerako bide gisa.

Lehiaketa arrakastatsua izan da oraingoan ere, 78 lan aurkeztu baitira. Gainera, lan horiek udalaren web orrian erakutsi ziren, herritarrek gogokoenak aukeratu zitzaten.

Hona hemen saridunak:

  • A kategoria:
    • LEHEN SARIA: “JAGUAR” – Ander Pacheco Rebollo
    • BIGARREN SARIA: “GATA” – Andrea Barahona Ábalos
  • B kategoria:
    • LEHEN SARIA: “ISABELLA” – Isabella Agudelo Abad
  • C kategoria:
    • LEHEN SARIA: “KOKO” – Iñaki Aranegi Gartzia de Garaio
    • BIGARREN SARIA: “CELTA” – Aida Rebollo Vega
  • Ikastetxeak:
    • AKZESITA: “Salburuko orein jatorrak” – Saioa Nuñez – Urkide ikastetxea: Lehen Hezkuntza (3. C)

Hauek osatu dute epaimahaia: Iñaki Cerrajería artistak; Gasteizko Udaleko Kopiagintza Ataleko teknikari Josu Pérezek, eta Atariko koordinatzaile Gorka Belamendiak. Irabazi duten postalak Gabonetako zorion-agur gisa erabil daitezke dagoeneko, eta Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan daude eskuragarri.

Irabazleak