eues

Albistea

Atariko Gabonetako postalen II. lehiaketaren epaia

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa den Atariaren eskutik, CEAk ""Gabonetako postalen II. Lehiaketa" antolatu zuen pasa den irailetik aurrera. Arte sorkuntza tresna egokia izan daiteke natur inguruneak eta, zehazkiago, Salburuko hezeguneak, gordetzen dituen balioak, interesa eta garrantzia nabarmendu eta zabaltzeko. Era berean, herritarren parte hartzea sustatu nahi da, kultura zein gizarte aniztasunerako eta aberastasunerako bide gisa.

Deialdiaren ondorioz 118 lan aurkeztu ziren 5 kategoriatan banatuta. Lanek Salburuko Gabonak irudikatu dituztenez, gehienek hezegune inguruko neguko giroak eta bertako fauna erakutsi dituzte, baina baita auzoko etxeorratz bereziak edo Atariaren eraikina bera ere.

Epaimahaiaren kideak hiru izan ziren: prestigio handia duen Alfredo Fermín Cemillán "Mintxo" artista, Vitoria-Gasteizko Udaleko Erreprografia saileako Rafael Eguiluz, eta Atariko koordinatzailea den Gorka Belamendia. Elkarrekin, aurretiaz herritarrek gehien bozkatutakoen artean irabazleak aukeratu behar izan zituzten. Horretarako ez zuten soilik lanaren edertasuna begiratu; teknika, berrikuntza, konposizioa eta sormena ere hartu zituzten kontuan.

Sarituak honako hauek izan dira: haurren atalean Iraia Osés Gámiz "Pintora" lanagatik (lehen saria) eta Ekaitz Bello Etxeberria "Eka" lanagatik (bigarren saria). Kimuen atalean Sofía Gutiérrez Hatouchykavak irabazi du, "SGH" lanagatik. Gazteen atalean Elena García Herrerok irabazi du, "Navidad con los patos de Salburua" lanagatik, eta 16 urtetik gorakoen atalean Alejandro González Gonzálezek eta Vicente Luis García Corresek irabazi dute. Ikastetxeen atalean, berriz, Sansomendi IPIak irabazi du "Pospolo" lanarekin, eta bigarren saria CEU Virgen Niña ikastexeak jaso du, "Leones 5" lanagatik.

Atariaren argazki galeria Flickr-en

Pospolo

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala