Albistea

Atariko Gabonetako postalen bigarren lehiaketako irabazleak hautatzeko botazioa

Atariko Gabonetako postalen lehiaketak 118 proposamen jaso ditu aurten, 5 kategoriatan banatuta. Datozen 3 egunetan (abenduaren 2a arte) nahi duen orok kategoria bakoitzeko onenak hautatu ahal izango ditu. Postalak Udalaren Flickr kontuan argitaratu ditugu (ikusi behean).

Boto emaile bakoitzak kategoria bakoitzeko postal bat aukeratu behar du, eta ondoren hautatuen zerrenda (postalen ezizena) ataria@vitoria-gasteiz.org posta helbidera bidali. Oharra: kategoria batzuetan postal bakarra aurkeztu da.

Boto guztiak jaso ondoren, kategoria bakoitzeko irabazleak argitaratuko ditugu.