eues

Albistea

Atariaren lehen harria jarrita, abian dira eraikitze lanak

Uztailaren 19an Salburuko hezegunearen interpretazio zentroa, Ataria alegia, izango denaren lehen harria jarri zen. Ekimen hau Ataria eraikitzeko hasiera formala izan zen. Lanak Urazca Construcciones enpresak egingo ditu.

Zeremonia hauetan ohikoa den bezala, gaurko eguna oroitzen duten hainbat objektuz beteriko kutxa bat lurperatu zen. Kutxan eguneko egunkariak, legezko zenbait txanpon eta QVE Arquitectos taldeak egin duen eraikitze proiektua sartu ziren.

Protokolozko hitzaldiak proiektuan inplikaturik dauden erakundeen ordezkarien partetik etorri ziren: Vitoria-Gasteizko alkate Alfonso Alonsok, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Uren Bulegoko nagusi Blanca Guineak eta Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Bioaniztasuneko idazkari orokor Antonio Serranok hitz egin zuten, hurrenez hurren.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala