Albistea
Atariaren kafetegiaren kudeaketa esleitu da datozen 2 urteetarako
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Kontseilu Errektoreak maiatzaren 4an onartu zuen Atariaren kafetegiko arreta-zerbitzua Araballe Sustraiak enpresari esleitzea. Enpresak Salburuako hezeguneen interpretazio zentroko taberna kudeatuko du datozen bi urteetan, 81.994 euroko aurrekontuarekin.
Kontratuaren baldintzen agiriak jasotzen duenez, jendaurreko gutxieneko ordutegia asteartetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 19:30era izango da, neguan eta 10:00etatik 20:30era udan.