eues

Albistea

Atariaren bloga

Joan zen maiatzetik, CEAk natura-ondareari eta biodibertsitatearen kontserbazioari buruzko bloga argitaratzen du: http://blogs.vitoria-gasteiz.org/ataria/

Atariaren plataforman dagoen CEAren blog hau kontserbazio-ikerketekin eta biodibertsitatearen dibulgazioarekin loturiko gaien inguruan informatzeko, gogoeta egiteko eta berrien jarraipena egiteko gunea da.

Atariaren helburua natura interpretatzeko zentro bat baino zerbait gehiago izatea da. Ataria, hain zuzen, hezeguneen eta, orokorrean, natura-ondarearen eta -biodibertsitatearen kontserbazioaren inguruan komunikatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko plataforma bat da. Atariak sarean ere bere gunea du. Atariaren parte den aldetik, blog hau, eta etorkizunean martxan jarriko direnak, herritarrei biodibertsitatearen eta naturaren kontserbazioaren inguruan hitz egiteko bitartekoa da. Lurreko baliabideen kontserbazioan herritarrek gero eta parte-hartze handiagoa izan dezaten, goian aipaturiko terminoak ohiko bihurtu behar dira.

Aurki "Atariaren lagunen bloga" argitaratzea espero dugu: herritarrei zuzendutako gune bat izango da "Vitoria-Gasteizko Udalaren Blog Herritarra" izeneko espazioan. Bertan, herritarrek natura-ondareari eta naturaren kontserbaziori buruzko debatean parte hartzeko eta beren iritziak eta ikuspuntuak azaltzeko aukera izango dute.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala