eues

Albistea

Atarian eraztundutako lezkari arrunt bat Belgikan berreskuratu dute

Lezkari arrunta

Albiste zoragarria jaso dugu gaur Atarian!

2021eko maiatzaren 11n Atarian eraztundutako lezkari arrunt (Acrocephalus scirpaeus) ale bat 2021eko abuztuaren 20an berreskuratu zela jakin dugu. Zehazki belgikako Bravant valoniar probintzian, Belgikako Natur Zientzien Museo Nazionalari atxikitutako eraztunegile batek berreskuratu du.

Lezkari arrunta Sylvidae familiako paseriformea da, penintsulako hezeguneetan ondo banatuta dagoena, eta zingiretako landaredian bizi dena. Udako espeziea da, eta Saharatik hegoaldera igarotzen du negua. Ibilbide luzeko migratzailetzat hartzen da, eta haren migrazio-pasabideak martxo-maiatzean eta abuztu-azaro erdialdean detektatzen dira. Hain zuzen, lehen sasoi horretan jarri zitzaion eraztuna Atarian.

migrazioa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala