eues

Albistea

Atarian 'Askara' askatu dute, Done Bikendi elizan jaio eta Martiodan suspertu den zikoina zuria

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, Atarian, gaur goizean zikoina zuri gazte bat askatu dute, aurten Done Bikendi elizan jaio eta Martioda zentroan suspertu dena, Gasteizko erdialdeko barruko patio batean agertu ondoren.

Suspertutako zikoinari Aranzadiren Eraztuntze Bulegoaren metalezko eraztun ofiziala eta PVCzko beste bat jarri zaizkio, bere jarraipena eta azterketa egiteko. Halaber, neurri biometrikoak hartu zaizkio eta, azkenik, hegaz joan da Green Summer Camp udalekuetako umeen aurrean.

Zehazki, zikoina zuria ohiko espeziea da Arabako Foru Aldundiaren mende dagoen Martioda Faunaren Suspertegian. Izan ere, 2015ean hamabost zikoina pasa ziren bertatik, gehienak habiatik erori eta gero. Aurten ere, 5 ale sartu dira zentroan eta 'Askara' izan da suspertu den lehena.

Zortzi basahate ere askatu dira, horiek ere zentroan bertan suspertutakoak. Guztira, 25 urteko ibilbidean zehar, 10.984 animalia pasa dira Martioda Faunaren Suspertegitik.

Zikoina

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala