eues

Albistea

Atariak webgunea berritu du

Atariaren webgunearen azala

> www.vitoria-gasteiz.org/atariaeu

Erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoz, Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroaren webgunea berritu da. Horretarako, zentroa bisitatzen duten pertsonen eta taldeen tipologiak hartu dira kontuan, eta webgunean eskuragarri dagoen informazioa egokitu da, baita hartarako sarbidea ere: familiak, eskola-taldeak, bikoteak, turistak, elkarteak, nerabe eta gazteak, ornitologia eta argazkigintza arloko zaleak…

Gakoetako bat izan da Atariaren hasierako orritik eduki erakargarriak nabarmentzea. Izan ere, orri horrek 12067 bisitaldi ditu eta bertan biltzen da Atariaren webguneko orri guztietako trafikoaren zati handiena (% 65), sarreren % 35 bilduta. Horren alboan, 2020an zehar interes handiena sortu duten informazioak honako hauek izan dira:

  • Ezagutu gaitzazu (% 10,4)
  • Bisita gaitzazu eta espazioak (% 6,21)
  • Parte hartu (% 4,62)
  • Eskola-programa (% 3,93)
  • Programa (% 3,29)

Kontuan hartu behar da astean zehar izandako bisiten banaketa ere, udal webgunearen gainerako atalekiko desberdina den eredua baitu. Hain zuzen ere, astelehena da webgunearen zenbaketa orokorrean bisita kopuru handieneko eguna. Aldiz, Atarian bisita gutxien jasotzen diren eguna da. Hala, Atarian bisita gehien jasotzen diren egunak astearteak eta asteazkenak dira, eta jarraian, ostiralak eta larunbatak, jarduera nabarmena izaten da egun horietan ere.

Hala, “Zure irudimenak zaramatzan lekuan” lelopean, zentroa, eta ondorioz, Salburua ezagutzeko nabigazioa sortu da, hiru atal nagusitan oinarrituta: Leku paregabea, Fauna eta flora, eta Plan piloa. Gainera, hasierako orritik hiru atal espezifikotara zuzeneko sarbidea eskainiko da: Bisita gidatuak, Herritarren zientzia eta Ibilbideak.

Horrez gain, agendako jardueretara sarbidea izango da hasierako orritik, baita Atariari buruzko albisteetara ere, eta Salburuako hezeguneen Interpretazio Zentrora iristeko beharrezko informazioa ere erakutsiko da atal batean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala