eues

Albistea

Atariak 'Oráculo de Belfos-bocatería poética' erakusketa jarri du ikusgai, material birziklatuz egindako 56 aho adierazkorrez osatutakoa

Atariak ‘Oráculo de Belfos-bocatería poética’ erakusketa jarri du ikusgai, material birziklatuz egindako 56 aho adierazkorrez osatutakoa

Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroak ‘Oráculo de Belfos-bocatería poética’ erakusketa jarri du ikusgai, maiatzaren 1era arte. Gasteizko Udalak antolatu du Josean Morlesín artistaren eta Vicente Javier Fernández olerkariaren lanen erakusketa, CEAren bitartez.

Erakusketan 56 aho keinukari adierazkor eta deigarri jarri dira, pastaz modelatuak eta arrain-kontserben antzera ontziratuak, berreskuratutako itsaski-kutxa batzuetan aurkeztuak. “Ahoteka” berezia da, errebelazio poetikoek inspiraturik, Delfosko —hortik izenburuko “belfos”=”abere ezpain”— orakulua balitz bezala gure bulkada natural kontrajarriei buruz aholku eta abisu emango diguna, “indarguneak versus ahulguneak” (karitatea vs. bekaizkeria) atalean, eta gure existentzia laburraz, “lau urte-sasoiak” eta “gizakiaren hiru adinak” ataletan. Lan bakoitzari lagunduz Vicente Javier Fernández olerkiak paratu dira, argazki-oinen antzera.

Josean Morlesínek eskulan ugari egin ditu. Arabako Jaiotzazaleen Elkarteko kidea da, ‘Ekilore’ kultur elkartearen fundatzaileetako bat, eta Homo Fabulans Kolektiboa kultur elkarteko lehendakaria. Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste, ‘Mitología vasca – herencia de nuestros ancestros’, ‘Drácula’ eta ‘Yo Príapo’ izeneko muntaiak. Vicente Javier Fernándezek vicentejavier-f.blogspot.com blogean argitaratzen ditu bere olerkiak, eta librodepalabrasprestadas literatur blogean haren lana aitortu dute. Biek Gasteizko Udalean egiten dute lan.

Bocateca

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala