Atariak hogei jarduera inguru antolatu ditu udazkenerako
Atariak gida berria (620 KB) atera du eta hiritarrentzat antolatutako hogei bat jarduera biltzen dira bertan: erakusketak, lantegiak, ikastaroak, hitzaldiak, familientzako jarduerak eta natura ibilbideak...
Familientzako jarduerak Atariaren agendaren euskarri garrantzitsua dira eta, oraingoan, irailaren 24ko jarduera nabarmendu behar da. Egun horretan ilargi betea izango dela baliatuta, hegazti migratzaileak eta ilargiko kraterrak ikusiko dira teleskopio berezi batzuen bidez; beti ere eguraldiak uzten badu. Erakusketak ere izango dira, "uretako bizitza" esaterako. Bertan material birziklatuz egindako itsasoko animaliak irudikatzen dituzten eskulturak izango dira ikusgai irudimenezko ozeanoa batean. Natura ibilbideei dagokienez, hilaren amaieran oreinak orroka hasiko direla aipatu behar da; bestalde, Salburuko parkeko saguzarrak ikusteko ibilaldia ere egingo da.